XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honek ez du esan nahi, etorkizunaren energi-iturri bakarrak izango direnik, oso inportanteak izanen direla baizik.

Hemendik aurrera, Zentral termodinamikoen eta generadore fotoboltaikoen tratamendua desberdina izango da.

Eguzkitiko energiazko zentral termodinamikoek hurrengo puntu hauk beteko dituzte:.

-- Tamainu edo potentzia egokienak MW arteko potentziakoak dira.

100 MW baino potentzia handiagoa dutenen errendimendua beheratu egiten da eta kW bakoitzeko eraiketaren salneurria igon egiten da.

1 MW baino potentzia txikiagoenentzat, egokiago da sistema fotoboltaikoak erabiltzea (gutxienez oraingo zelulen salneurriekin).

-- Eraikietarako tokia, hibai edo aintzira handi baten ondoan izan beharko da, errefrigeraziorako ura ukan dezaten.

-- Ez dira itsasertzean edo aldamenetan kokatuko.

Itsasoko haizeak nahiko handiak eta gaziak direlako.

- Eta azkenik, eguzkitiko argi zuzenaren arazoa ukituko dugu: kW bakoitzeko kostea eguzkitiko argi zuzenaren gutxipenaren arauera igoten da.

Eta beraz, honelako zentralak toki eguzkitsuetan ezarri beharko dira.

Eta horregatik, zenbat eta kokatze garaiago izan hobe, ekuadorretan izan ezik.

Eta hau, mendietako airearen turbulentzia askoz ere txikiago delako, eta beraz argi difusoaren proportzioa txikiago delako.

Xl taulak eguzkitiko argi zuzenaren orduak azaltzen dizkigu 44o-tako latitudearen kasurako eguraldia eta garaiera kontutan harturik.

Beraz, eguzkitiko energiazko zentral termodinamikoak garaiera handiko lekuetan kokatzea, oso interesgarria izango litzateke.

Honela, urtean zehar ordutako funtzionamendua lortuko genuke.